Merkatu Txikia Iruditan - 2022/12/17

Jai giroa zabaldu zen larunbat goiz eta arratsaldean zehar Haztegi ikastola ondoan, Latxartegi parkean. Ikastolako gurasoen, irakasleen eta DBH-4ko ikasleen artean antolatuta,  Merkatu Txikia antolatu genuen goizetik, musikaz eta dantzaz lagunduta, eta legazpiar guztiei arropak, jostailuak edo liburuak erosteko mauka ederrak eskaini genituen. 

Arratsaldean Gabon kutsua hartu zuen festak, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako abesbatzak, eta LHko eta HHko ikasleek Gabon kantak eskaini zituzten, Martin Pipasi harrera egiteko. Olentzeroren laguntzaile horrek bere ohiko tokia hartu zuen gero etxolatxoan, eta herriko haurren gutunak jasotzen jardun zuen denbora luzez.

Festa giroa osatzeko, txokolate beroa eta gailetak banatu zituzten bertaratutako guztien artean.

IMG 9577

mkt1

mkt 2

56f8d045 daf8 4bf9 a182 e5c55febaad0

e84855ec 640d 4778 9dcd 3338c193fbfe

1684bd33 cc5f 4790 ad69 81cf218d3d36