“Kontsumoak eta nerabeak” Hitzaldi - tailerra

Beste urte batez, Legazpiko udaleko Hezkuntza zerbitzuak, herriko ikastetxeekin elkarlanean, hitzaldi bat antolatu du “Kontsumoak eta nerabeak” izenburupean, datorren ostegunean, otsailaren 2an, 18:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian.  Hizlaria Estibaliz Ansotegi Guruziaga da, Ortzadar Fundazioko programaren koordinatzailea.

Ekimen hau Arrisku Alkohola programaren barruan kokatzen da. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publioaren eta Adikzioaren Zuzendaritzak ikastetxeetan aurrera eramaten duen prebentzio-programa da, pasa den azaroaren amaieran eta abenduaren hasieran DBH-ko 4.mailako ikasleen geletan gauzatu zena.

Hitzaldian honakoa landuko da: substantzien kontsumoen inguruko hausnarketa, beldur eta dudak landu, seme alabekin gaia etxean nola landu, guraso bezala zer egin dezakegu eta kontsumoak detektatzeko pista batzuk. 

Hitzaldian parte har dezakete gai honetan interesa dutenek. Dei berezia luzatzen zaie DBH-ko 4.mailako ikasleen gurasoei eta DBH-ko ikasleen gurasoei.

image001 1