Agenda 2030 - Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea

2015eko irailean, 193 herrialdek 2030 Agenda deritzona onartu zuten NBEko Batzar Orokorrean. Agenda horrek Garapen Jasangarriko 17 Helburu ditu 2030ean mundu jasangarri bat lortzeko eta mundu osoan eragina duten ingurumen, gizarte eta ekonomia arazo larriei aurre egiteko.


Agenda 2030en bidez, herrialde sinatzaileek neurri ausart eta eraldatzaileak hartzeko konpromisoa hartzen dute; neurri horiek beharrezkoak dira, lehenbailehen, mundu jasangarriago bat lortzeko. Helburuek bilatzen dutena da pertsonen arteko berdintasuna lortzea, planeta babestea eta oparotasuna bermatzea. Aurten landuko dugun helburua 7. Helburua da: Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea.


Hori dela eta, ikasleen artean hausnarketa sustatu asmoz, DBHO1eko ikasleek gaiaren inguruan prestatutako materiala aurkeztu dute LH5 eta LH6ko geletan.

Agenda301

Agenda302