Iñauteriak Haztegi Ikastolan 2023

Inauteri eguna gainean dugu eta egunari merezi duen xarma emateko, bihar, otsailak 17, goizeko 11:30ean emango diogu hasiera festari. Ikastolako patioa kolorez beteko dugu zuen seme-alabek ekarriko dituzten kolore biziko kamisetekin. Zuetako norbaitek ikuskizunaz gozatu nahi badu ongi etorria izango da. Bestalde, arratsaldeko 16:00etan Inauterietako desfilean parte hartuko dugu.

Hori dela eta, arratsaldeko sarrera-ordua 15:00etara atzeratuko denez, autobus zerbitzua ohiko ordua baino ordu erdi beranduago izango da. 16:30ean, aldiz, ez da autobus zerbitzurik egongo.

Aurtengo ibilbidea honako hau izango da: Ikastolako patioa, Santikutz aldapa, Kale Nagusia eta Udaletxeko plaza. Bi geldiune egingo ditugu. Lehenbizikoa, 16:00etan izango da, Santikutz kalean, Latxartegiko parkearen parean. Bigarrena, Kale Nagusian, 16:20ak aldera, desfileko burua Elizondo tabernaren parean kokatuko delarik.

HHko gurasoen kasuan, udaletxe aurrean jaso ahal izango dituzue zuen seme-alabak Kale Nagusiko HHko dantzaldiaren ondoren. LH eta DBHko ikasleok, desfileari amaiera emateko, udaletxe aurreran abesti bat dantzatuko dugu elkarrekin. LHko gurasoek, Udaletxeko plazan Lintxen etorreraren aurretik zuen seme-alabak jaso ahal izango dituzue 16:50ak aldera. Gogoratu, jarraian, 17:00etan etxafleroa eta Lintx izango dituzuela.

Gora inauteriak!