
Haur eta Gazte Danborradan parte hartzeko izen ematea
Martxoaren 17a baino lehen, online edo Ikastetxeetako idazkaritzetan.
Maiatzaren 1ean, Santikutz Jai Nagusietan, egingo den Danborradan parte hartzeko izen ematea martxan dago dagoeneko.
HH-5etik DBH-4ra arteko haur eta gazteek parte hartzeko aukera izango dute, eta aurten izen ematea online egingo da. Hala ere, online egin ezin duenak ikastolako idazkaritzara gerturatu. Izen ematea martxoaren 17a baino lehen egin behar da.
- HH-5: https://forms.gle/mEyvAPC3iSTqmqkT9
- LH-1, 2 eta 4: https://forms.gle/pSxMp7KwAzsBxR598
- LH-3: https://forms.gle/etJuKL557aL38H9M8
- LH-5, 6 eta DBH: https://forms.gle/sZakhhM1bpydMhUw7
Haur-Gazte Danborrada taldeak, zehaztu ditu entsegu egunak:
Entsegu egunak: Martxoak 30, apirilak 3, 17, 19, 21 eta 25, 18:30ean Haztegi Ikastolako atzeko frontoian.
Entsegu orokorra: Apirilak 26 20:00tan (entsegu hau Domingo de Agirreko frontoian egingo dugu).
Arropak jasotzeko egunak zehaztu gabe daude oraindik. Sortuko diren whatsapp taldeen bidez jakinaraziko dira eta bide hori erabili nahi ez duenari telefonoz.
ANIMA ZAITEZTE!