Haur errefuxiatu Sahararren udako harrera programa
Berriak
HAUR ERREFUXIATU SAHARARREN UDAKO HARRERA PROGRAMA
Oporrak Bakean programa zertan datza?
Programa honen bitartez, haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzeko aukera dute, eta familia euskaldunek Herri Sahararra lagundu eta beste kultura batekin elkarbizitzeko aukera.
Helburu orokorra: familia euskaldunetan edo udalekuetan 8 urteko saharar haur errefuxiatuak denbora baterako harreran hartu, udako hilabeteetan zehar.
Harrera honen arrazoiak hurrengoak dira:
- Haurrak basamortuko udako baldintza gogorretatik aldentzea (udan 50 gradu baino gehiagoko tenperaturak, are ekaitzak…).
- Haurren osasuna hobetu elikadura orekatu baten bitartez, egunean bost bazkari eginez, elikagai fresko, barazki, fruta, proteinak eta abar hartuz.
- Oinarrizko osasun azterketak egin eta kanpamentuetan antzeman edo tratatzea zaila diren gaitzak artatu: ikusmen eta entzumen arazoak, hortzetako gaitzak…
- Haur sahararrek kultura eta hizkuntza berriak eta errefuxiatu kanpamentuetakoa ez den beste errealitate bat ezagutzea.
- Mendebaldeko Sahara eta Herri Sahararraren egoeraren bueltan euskal herritarrak sentsibilizatu.
- Gizarte sahararra eta gizarte euskaldunaren arteko harremana sustatu.
Euskal Herrian uda pasatzen duten haurren kopurua urtez urte aldatzen joan da. Helburua 300 haurrei ongietorria ematea da.
Informazio gehiagorako, web gunean sartu: http://www.oporrakbakean.eus