Haurren eguna ospatuko da Legazpin - Apirilak 15

Tailerrak eta txoko ezberdinak Azokan, apirilaren 15ean Haurren Eguna ospatzeko. Izen ematea online izango da, apirilaren 13ra arte.

Datorren apirilaren 15ean Haurren Eguna ospatuko da. Egun horrekin bat eginez, Legazpiko Udalak, hainbat tailer eta txoko antolatu ditu 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, Azokan. Honako txokoak egongo dira:

  • Naturan jolasean: txoko ezberdinak egongo dira: eraikuntza txokoak, sormen txokoa, jolas sinbolikorako sukalde txokoa; harearekin, lurrarekin eta naturako elementuekin eskulanak egiteko txokoa, ...
  • Sormen tailerra: Material ezberdina erabiliz hainbat apaingarri edota elementu sortzeko eskulan tailerra.
  • Zirkoan trebatzen: parte hartzaileek zirkoan murgiltzeko aukera izango dute, material ezberdina erabiliz.

Izen-ematea online egingo da eta gurasoek bete behar dute, seme-alabek parte hartzeko baimena eman behar dutelako. Epea: ostegunera arte, apirilak 13a, 14.00ak arte.

Loturahttps://www.legazpi.eus/haurren-eguneko-tailerrak

image001 2