Prentsa Oharra - Ikastolen Elkartea

“23/24 IKASTURTERAKO IKASLEEN ONARPENERAKO AGINDUAN” EZARRITAKO OINARRIZKO IRIZPIDEAK EZ DIRA BETETZEN ARI

Martxoaren 29a, Ikastolen Elkarteak ezohiko batzar bat egin zuen EAEko Ikastola guztiekin. Egungo hezkuntza-testuinguruaren aurrean ikastolek duten jarrera ezagutu, aurrematrikulazio prozesuan atera diren emaitzak aztertu eta balorazio bateratu bat egiteko asmoz.

Idatzi honen helburua Ikastolen Elkartea osatzen dugun kide guztion balorazioa jasotzea da, aldez aurretik, Ikastolen Elkarteak Hezkuntza akordioarekiko eta onarpen aginduarekiko izan duen jarrera positiboa azpimarratuta. Ez hori bakarrik, hasiera-hasieratik ikastolok gure adostasuna adierazi dugu Hezkuntza Sailak Onarpen aginduan jasotako printzipio orokor eta helburuen inguruan.

PRENTSA OHARRA - IKASTOLEN ELKARTEA