Kurtso amaierako jaialdiak Haztegi Ikastolan

KURTSO AMAIERAKO JAIALDIAK HAZTEGI IKASTOLAN 

Haztegi Ikastolako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak ikasturte amaierako jaialdiak burutu dituzte aste honetan zehar Latxartegi Aretoan. Astelehenean eta asteartean HHko ikasleak aritu ziren oholtzan eta asteazken eta ostegunean aldiz, LHko ikasleak. Guztira lau emanaldi izan dira.
 
Aurtengo gaia "KANTU BIRA" izan da. Euskal Herriko 7 probientzietako musika estilo eta abesti ezagunak erabiliz, euskeraz ere musikaz gozatzeko aukera paregabea dugula aldarrikatzea izan da helburu nagusinetariko bat.
Primerako lana egin dute, beraz, ZORIONAK lan talde guztiari!
 
Urola telebista ere bertan izan da emanaldiak grabatuz. Jarraian, emanaldiak ikusteko datak ikusgai dituzue.
 
 
Jarraian, hainbat argazki dituzue ikusgai:
IMG 1661
 
IMG 1654
 
IMG 1648
 
IMG 1639
 
IMG 1624
 
IMG 1622
 
IMG 1615