Lasterketa Solidarioa Haztegi Ikastolan - Informazioa eta irudi galeria

Maiatzaren 25ean Lasterketa solidarioa ospatu genuen Haztegi ikastolan, orain urte batzuk ekindako bideari jarraipena eman asmoz.

Ikasleek korrika eginez adierazi zuten ekimenaren aldeko euren konpromezua eta ahalegina.  Era berean, Maiatzaren 22tik 24ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izan du (borondatea)

Bildutako dirua Hotz Legazpirentzako izango da. Elkartasunari balioa eman nahi diogu eta ikasleen artean zabaldu beharrekoa dela iruditzen zaigu, horregatik lasterketa baino lehen, sentsibilizazio saio bat ere eskaini diegu ikasleei, lasterketaren asmoak eta Hotz Legazpiren helburuak gertuagotik ezagutzeko. 

Lasterketari dagokionez, herri erdialdean bi zirkuitu antolatu ziren, bata HH5koendako moldatutakoa eta, bestea, luzeagoa, LH eta DBHkoendako aproposagoa. HH5koek udaletxeari birak eman zizkieten eta LH eta DBHkoek, berriz, 700 metroko ibilbidea osatu behar izan zuten, aurreko ibilbideari kale nagusia gehituz. Ikasleek zikloka egin zuten korrika, 10-15 minutuko txandatan.

Denon artean 1.672,09€ lortu ditugu eta Hotz Legazpi-ri egingo diogu ekarpena.
Mila esker!
 
IMG 2476 jpg
 
IMG 2509
 
IMG 2461 jpg
 
IMG 2462
 
IMG 2494
 
IMG 2502
 
IMG 2518