Mugikortasun Astea Legazpin

Mugikortasunaren Astea Legazpin (irailak 18-24) 

Bizikleta martxa, bide hezkuntza bizikletarekin eta bizikletak konpontzeko tailerra

 

  • Irailak 18an bide hezkuntza saioa:  

17:30tatik 18:00tara elkartzeko denbora izango da eta saioa 18:00tik 19:00tara izango da. Ekarri beharrekoa: Patinetea 

Nori zuzendua: batez ere, LH4, LH5 eta LH6 

Tokia: azoka gunea 

Umeek patinetea ekarri beharko dute. Patinetearekin libre ibiliko dira udaltzainek markaturiko  eremuan. Eta ondoren ikustaraziko zaie, libre ibiltzeak arriskuak dituela. Egoera aztertu ondoren  aurrek arauak jarriko dituzte, beti ere udaltzainen oniritziarekin. Saioari amaiera emango zaio  ikustaraziz mugikortasunerako arauak daudela eta errespetatu ezkero arriskua nabarmen gutxitzen  dela. 

  • Irailak 22 bizikleta martxa: 

17:30tatik 18:00tara elkartzeko denbora izango da eta saioa 18:00tik 19:00tara izango da. Ekarri beharrekoa: Bizikleta eta kaskoa. 

Nori zuzendua: Herrritar guztiei, baina normalean, umeak bere gurasoekin joaten dira. Tokia: Udaletxeko Enparantza. Herriko bideetatik bira bat egingo da. 

Herritarak enparantzan elkartu eta herritik zehar bira bat egingo da, errepide zein bizikleta bideak  erabiliz. 

Bira egin aurretik izen abizenak hartuko dira. Izan ere, bira ondoren bizikleta gailu dezberdinen  zozketa egingo delarik, pintxo batzuekin batera. 

  • Irailak 24 igandea: 

15:00tik 21:00tara kamioi bat egongo da bizikletak konpontzen erakusten. 

Ekarri beharrekoa: Bizikleta 

Nori zuzendua: Herrritar guztiei 

Tokia: Udaletxeko Enparantza 

Saioa: Foru aldundiko kamioi batek konponketak egingo ditu bizikletetan eta apainketak egingo dira  baita ere. Guzti hau doain izango da. 

ANIMA ZAITEZTE!