Ibilbide Mikologikoa antolatu du Lekanazpi Kultur Elkarteak

IBILBIDE MIKOLOGIKOA

?️ Urriak 7, larunbata.
? Goizeko 9:30ean
? San Martingo arkupetan elkartuko gara.
 
Ibilbide mikologikoa, perretxikoen berri ia ezer ez jakin eta zerbait ikasteko prest daudenentzat. San Martingo arkupean elkartuko gara goizeko 9:30ean eta Korosti mendiko basoetan, bizpahiru ordu inguruko ibilbidea egitea aurrikusten dugu.
 
Aurrez izena ematea ez da beharrezkoa. Ez dago plaza mugarik. Adin guztiei zuzendutako ibilbidea da; bakarrik, lagunekin, taldean edo familiarekin egiteko plana da. Ibilbide bikaina, azoka gunean amaituko da eta salda eta txorizoa denontzat izango da.
 
Jende asko elkartuz gero, talde bat baino gehiago osatuko dira. Ibilbidean, perretxikoen mundu zoragarrira gerturatuko gara. Aurkitzen ditugun perretxikoak bereizi, eta ezagutu egingo ditugu. Perretxikoek ekosisteman eta bizitzaren zikloan duten garrantziaz arituko gara. Ziur gaude ibilbide honetan, hainbat motatako perretxikoak aurkitu eta bilduko ditugula.
 
Jasotako perretxikoak, azokako perretxiku erakusketa eta mahai didaktikoa antolatzeko erabiliko ditugu, gure inguruko espezie ohikoenak erakusteko asmoarekin.
 
Anima zaitezte!

PHOTO 2023 09 28 08 07 49