"Hezkuntzak euskara gehiago behar du" sinadura bilketa kanpaina

Azken egunetako albisteak ikusi eta gero, beste hogeita hamar urtez hizkuntza ereduei eutsiko zaien arriskuaren aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak abiatutako Hezkuntzak euskara gehiago behar du kanpainaren sinadura bilketak bultzada berri bat behar duela iruditzen zaigu.

Urriaren 15ean bukatuko da sinadura bilketa, eta denon artean azken esfortzua egitea beharrezkoa dugu. Ikastolaren batek oraindik kanpainari heldu ez badio, edota oraindik komunitate osora iritsi ez bada, zabalpena egiteko aukeran da oraindik. 

Ikastolen Elkartearen Artezkaritza Kontseiluak, bere azkeneko bileran, kanpaina honekin bat egitea erabaki zuen eta berau ikastoletan zabaltzea eta ikastolak kanpainan parte hartzera animatzea.

Sinadura hauen bidez Eusko Legebiltzarreko kideei EAEko Hezkuntza Lege berriak honako hiru puntuak berariaz jaso ditzala eskatu nahi zaie:

  • Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa.
  • Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma.
  • Hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea.

SINATU HEMEN

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan Ikastolen Elkartearekin, horretarako izendatu duten arduradunarekin: Koldo Aldabe: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 688 609 233