Haztegi Ikastolako Matrikulazio Kanpaina | 2024 - 2025 Ikasturtea

Aurtengoan aurrematrikulazioa bereziki esanguratsua izango da 2022an jaiotako haurrentzat. Izan ere, batek baino gehiagok emango du 2 urteko gelan eskolaratzeko pausoa.
Zuen seme-alaben bizitzako unerik garrantzitsuenetako bat heltzear dago, bere etorkizunerako oinarriak ezarriko dituen eskolaratze prozesuaren hasiera, hain zuzen ere. Legazpin bertan dauden eskaintzen artean egokiena zeini deritzozuen erabaki baino lehen, horien Hezkuntza Proiektua ezagutzeko aukera izango duzue.
Guztiz garrantzitsutzat jotzen dugu Haztegi Ikastolan haurrari eskaintzen diogun aukera, 2 urtetik 18 urte bitarteko ikasketa guztiak ikastetxe berean egitea ahalbidetuz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Batxilergoa (DBHO) bertan eginez.
 
Bestalde, aipatu beharra dago egungo gizarteari egokitutako heziketa integralarekin dugun erabateko konpromisoa: Hezkuntza proiektu berritzailea, irakasleriaren etengabeko hobekuntza, pedagogia teknika aurrerakoiak, azken teknologia berriak, eleaniztasun goiztiarra... eta hau guztia gure familien konfidantzari esker.
 
Hemendik aurrera ere, gure ibilbide honetan, zuen konfiantza izan nahi genuke. Hau dela eta, hartu behar duzuen erabakiaren garrantzia kontuan izanik gu hobeto ezagutzeko egingo ditugun bileretara gonbidatzen zaituztegu:
 
? MATRIKULA EPEA: Otsailaren 7tik otsailaren 23ra. (Otsailaren 12 eta 13a ikastola itxita egongo da)
⏰ ORDUTEGIA: 8:00 -13:00 eta 14:30 -18:00 Ikastolako idazkaritzan.
? BILERA EGUNAK: Aurtengoan bilerak talde txikietan egingo dira, beraz, izen-ematea online egin daiteke web orrialdean edo eta ikastolako idazkaritzan papera entregatuz.
      - Urtarrilak 30, asteartea 17:30ean (Euskaraz)
      - Urtarrilak 31, asteazkena 17:30ean (Gazteleraz)
      - Otsailak 1, osteguna 17:30ean (Euskaraz)
      - Otsailak 5, astelehena 17:30ean (Gazteleraz)
 
IZEN-EMATEA ONLINE edo etxean jasoko duzuen PAPEREAN egin daiteke, ondoren idazkaritzan entregatuz.
 
 
Egun hauetan etortzerik ez baduzue edo bestelako hartu-emana nahi izanez gero, 943 73 10 97 telefonora deituta laguntzeko prest aurkituko gaituzue.
 
Laster elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu!
2024 25 MATRIKULAZIO KARTELA 2