Udaberrilekuak Aisialdi Eskaintza - Ikastolen Elkartea

Udaberriko Egonaldiak programa Ikastolen Elkarteak udaberriko oporretan, aisialdi hezitzailea eskainiz, jolasaren bitartez euskararen arnasgune izateko garatutako egitasmoa da. Udaleku irekiaren formatua du, hau da, ikastolan bertan gauzatzen da, 9:00etatik 13:00a arte. 3 eta 9 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago.

Udaberriko Egonaldiak bezelako proiektuen bitartez xedea da ikastoletako proiektu hezitzaileari jarraipena emateaz gain egungo familien kontzilazio-premiari erantzutea. Izan ere, haurrentzat ez ezik, guraso eta familientzako zerbitzuak ere badira gure egitasmoak. Udaberrilekuen programa aisialdi hezitzailearen printzipio eta balioetan oinarrituta dago, eta euskara ardatz hartuta, parte hartzen duten haurrentzat jarduera erakargarri eta gozagarriak eskaintzen ditu.

Horretarako lanabesa jolasa, esperimentazioa, harreman osasuntsuak, esplorazioa eta euskara izango dira; hain justu, haurren hazkunde eta garapen osoan duten garrantzia zein den badakigulako.

Programazioa HH zein LH-ko taldeetako familia eta haurren beharretan oinarrituta garatu da. Hots, proposamena parte hartzen duten haurren adin-tartebakoitzari egokituta dago, horien familiak aintzat hartuta, guztiak ere, euskaraz jolasean, zoriontsu eta seguru sentitu daitezen.

UDABERRILEKUAK 2024 - INFORMAZIOA

IZEN EMATEA