Haztegi Ikastolaren Lasterketa Solidarioan bildutako dirua Ugandara iritsi da

Haztegi Ikastolaren Lasterketa Solidarioan bildutako dirua Ugandara iritsi da, Daniella Haur Hezkuntza genero berdintasunean sustatzeko proiektura.

Maiatzaren 25ean Lasterketa solidarioa ospatu genuen Haztegi Ikastolan, orain urte batzuk hasitako bideari jarraipena emateko asmoz. 500km 11 kolore izeneko lasterketak HOTZ LEGAZPI ELKARTEARI laguntza ekonomikoa bideratzea zuen helburu, jai giro koloretsu eta alaian. 
 
LASTERKETA
 
Ikasleek korrika eginez adierazi zuten ekimenaren aldeko euren konpromisoa eta ahalegina.  Era berean, maiatzaren 22tik 24ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak bere gelan kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izan zuen (borondatea).  Elkartasunari balioa ematea zen xedea eta ikasleen artean zabaldu beharreko balorea dela iruditzen zaigu. Horregatik lasterketa baino lehen, sentsibilizazio saioak ere eskaini genituen maila guztietan, lasterketaren asmoak eta Hotz Legazpiren helburuak gertuagotik ezagutzeko. 
 
LASTERKETA 1
 

Bildutako dirua Hotz Legazpirentzako izan zen eta lasterketa solidarioan lortutako ekarpen ekonomikoa pertsona errefuxiatuen hezkuntza eremuan eragiteko erabili da.  Jada, Haztegi Ikastolaren Lasterketa Solidarioan bildutako dirua Ugandara iritsi da, Daniella Haur Hezkuntza genero berdintasunean sustatzeko proiektura.

Mila esker proiektu honetan bidelagun izan zareten guztioi (Hotz Legazpi, Amigos Solidarios fundazioa, Legazpiko Udala, ikastolako langile, guraso eta ikasleak)!

Lanean jarraituko dugu!

IMG 20240223 WA0025

IMG 20240209 091841 883

IMG 20240226 170823 085

IMG 20240226 170823 061