
Aurten Legazpitik martxoaren 23an, goizeko 05:45an igaroko da.
KORRIKA ospatu ahal izateko kilometroak osatu behar dira. Kilometro batek 425€-ko balioa du. Beti bezala, Ikastolak Kilometro bat erosiko du, baina horretarako guztion partaidetza behar du. Familia eta langile bakoitzak 1 € bakarrik jarriz lor daiteke helburu hori. Euskarari bultzada bat eman diezaiogun!
Urtero bezala, itsulapikoa idazkaritzan eta HHko eraikinean (Latxartegin) jarriko da.
