Emakumearen Nazioarteko Eguna - Martxoak 8
Berriak
Gaur, martxoak 8, Haztegi Ikastolak bat egiten du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin.
Urtero bezala, aurten ere, ikasleekin martxoaren 8aren inguruko hausnarketa egin dugu; eta egiten jarraituko dugu, beharrezkoa izaten jarraitzen duen bitartean.
Goizean zehar ekintza desberdinak eraman ditugu aurrera. Batetik, eguna zergatik ospatzen den geletan aipatu dugu eta begirada feministaz mundua ikusteko betaurrekoak margotu ditugu LH eta HHn.







DBHn berriz, hainbat emakume eredugarrien historia fitxak bete dituzte.


DBHO-n ere beraiek antolatutako dinamiketan parte hartu dute, aldarrikapen dantza bat esaterako.
Bukatzeko, irakasle zein ikasleen elkarteratzeak ere egin ditugu.





