"Ikasle bat, Kilo bat" - Hotz Legazpirekin elkarlanean
Aurten ere zuengana ate joka gatoz. Zuen laguntza behar dugu. Hotz Legazpik abiatuta, Martxoko 11-15 astean zehar janari bilketa aurrera eramango da.
Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea da. Grezian, Lesboseko errefuxiatuen esparruetan gatibu dauden iheslariei janaria prestatzen diete. Baldintza zaurgarrienetan bizi diren pertsonei, janari bero eta elikagarria eskaintzen die.
Jasotzen duten babesa, guztiz ezinbestekoa da beraien helburua bete ahal izateko: sukaldean egunero 3.000 otordu kozinatzea eta horiek kanpamenduko pertsona errefuxiatuen artean banatzea. Jasotako baliabideak Lesboseko sukaldeko biltegira bidaltzen dituzte. Tokiko hornitzaileei produktu freskoak, barazkiak, fruta eta haragia erosten dizkiete, menuak osatzeko eta janariaren nutrizio-ezaugarriak hobetzeko asmoz.
“Beraien sustraiekiko koherentziaz sukaldatzen dugu, beraien kultura-eskubideak eta ohiturak duintasunez errespetatuz.”
Dituzten beharrei erantzuna emateko, honako hauek jasoko dira Ikastolako Idazkaritzan eta Latxartegin:
- ARROZA LUZEA
- PASTA
- GARBANTZUK
- BABARRUN LEHORRAK ( sukaldatu gabeak )
Helburua IKASLE BAT, KILO BAT. Zuen parte-hartzea ezinbestekoa da.
Bakoitzak ahal duen ekarpena jarriz Zaporeak duen biltegia elkartasunez beteko dugu.
Bihotz bihotzez, mila mila esker.