Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak, ikastolako ikasleak saritu ditu

Urtero antolatzen du Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak Kultura Ondarea Saria.

Horren helburua euskal kultura-ondarearen ezagutza hedatzen laguntzea da. Aurten Haztegi ikastolako Batxilergoko lehen mailako lau ikaslek aurkeztu dute euren lana lehiaketara eta irabazi egin dute.

Uxue Guridi, Libe Martin, Leire Retegi eta Noa Zubizarreta astebete egitera joango dira Napolira bertako kulturaz jabetzera. Aurten 55 lan aurkeztu dira.

INFORMAZIO GEHIAGO IRAKURRI

Zorionak, beraz!