LH3ko idazleak

Azken asteetan LH3ko ikasleak euren liburuak prestatzen aritu dira. Maketatzen eta argitaratzen bukatu ondoren, ondoko gelako lagunei irakurri dizkiete. Etxekoen  balorazioak ere jaso dituzte. Primerako lana egin dute gure idazle txikiek!
 
Honekin lotuta, Legazpiko Udal Liburutegiak ipuin kontaketaren inguruko saioak antolatu zituen eta bertan izan ziren gure ikasleak ere. Ipuinak (txisteak, kontakizunak, pasadizoak…) ahoz nola kontatu jakiteko aholku labur batzuk eskeini zizkien Amaiak. Gure ipuinak esku artean izanda eta Amaiak emandako gomendioei esker, ipuin kontalari apartak bihurtu dira!
 
1718021604858
 
1718021604845
 
1718021604852
 
1718021604871
 
1718021561408
 
1718021561432
 
1718021561421