DBH1ekoak Legazpiko Eguneko Zentroarekin elkarlanean

DBH1eko ikasleok Legazpiko Eguneko Zentrora bisita ezberdinak egin ditugu ikasturte guztian zehar. Esperientzia aberasgarria izan da belaunaldi ezberdin batekin istorioak, kantak, dantzak, antzerkiak eta abar partekatzea. 

 

Ikasturte amaierara iristearekin batera agur esateko garaia iritsi zaigu, eta agurra ez da edonolakoa izan: postre goxo-goxoak prestatu ditugu, beraiekin izandako elkarrizketetatik jasotako informazioarekin euren bizitza laburtzen duen albumak eman dizkiegu, eta beraiek guri egindako eskulanak ere eman dizkigute. 

Eskerrik asko Eguneko Zentroko erabiltzaile eta langile guztiei zuekin momentu hauek igarotzeko aukera emateagatik!

IMG 1306

IMG 1303

IMG 1300

IMG 1295

IMG 1286

IMG 1281

IMG 1278

IMG 1304