
KMK 24' - Laguntza Taldea
Berriak
Datorren urriaren 6an Kilometroak, Gipuzkoako Ikastolen festa handia ospatuko da Azpeitian. Aurten IKASBERRI ikastolako kideak jaiaren antolaketan ari dira buru belarri.
2023-2024 ikasturtean Gipuzkoako Lurralde Batzarrean onartu zen KMK jaia egunean Gipuzkoako ikastola guztien inplikazioa egongo zela. Hori dela eta, Haztegi ikastolan laguntza lanetarako 20 laguneko taldea osatzea dagokigu.
Beraz, KMK24 jairako lantaldea osatu behar dugu Ikastolako kideon artean. Parte hartuko duzuenok eman izena Haztegira 943731097 deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. e-mail orokorrera idatziz.
Auzolanean eta giro onean arituko gara. Gaur zugatik bihar nigatik! Ez zarete damutuko!
Mila esker!