Prentsa oharra: Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiaren harira
Urriaren 15ean Gobernu Batzordean, Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak aldatzeko legea onartu zuen. Bertan, Ikastoletako hainbat irakasleen soldaten ekiparazioren bidea hasteko diru partida bat onartu zelarik.
Horren harira pare bat dokumentu helarazi nahi dizkizuegu:
-
Alde batetik, komunikabide guztietara helarazi den prentsa oharra. Ohar honen bitartez langileengan eta familietan sortu daitezkeen zalantzak argitu eta Ikastolen Elkarteak duen posizionamendua zabaldu nahi dugu.
-
Bestetik, atzo LAB sindikatuak gai honen inguruan plazaratu zuen adierazpena dela eta, Ikastolen Elkarteak hartzen duen jarrera ere jakinarazi nahi dizuegu.
Ikastolen Elkarteak beharrezkotzat jotzen du Ikastola Komunitatea osatzen dugun guztiok gai honen inguruko jarrera ezagutzea.
Besterik gabe, jaso agur bero bat.