Ebaluazio txostenen bilera informatiboa - Lehen Hezkuntza
Berriak
Ikasturte honetan, Lehen Hezkuntzako ikasleek ebaluazio txosten (boletin) eredu berri bat jasoko dute.
Hori dela eta, hauek aurkezteko bilera egunak zehaztu ditugu:
- LH4 → Azaroak 26, asteartea 17:30ean (LH4 A gelan)
- LH5 → Azaroak 26, asteartea 17:30ean (LH5 B gelan)
- LH 1→ Azaroak 28, osteguna 17:30ean (LH1 gelan)
- LH 2-3 → Azaroak 28, osteguna 17:30ean (Aretoan)
Gai berria izanik, bilerara bertaratzea garrantzitsua da. Alde batetik, azalpenak jaso eta txosten berri honen irakurketa egoki bat egiteko eta bestetik, sortu daitezken zalantzak argitzeko.
Bilera hauetan Telegram bidezko gaztelerazko itzulpena eskainiko da. Horretarako, gogoratu aplikazioa martxan izatea eta aurikularrak ekartzea.
Besterik gabe,
Ondo izan