Euskararen Eguna 2024 - Bideoa eta irudi galeria
Berriak
Nazioarteko Euskararen Eguna ospatu dugu gaurkoan Haztegi Ikastolan.
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, gure hizkuntzaren aberastasuna, historia eta etorkizuna aldarrikatzeko une berezia. Euskara, mendez mende bizirik iraun duen hizkuntza, gure identitatearen adierazgarri nagusietako bat da, eta egun hau aukera ezin hobea da haren erabilera sustatzeko eta elkarrekin ospatzeko.
Ikastolan, ohitura den bezala, aurten ere ospakizunez beteriko eguna izan da. Jarraian, horiek laburbiltzen duen bideoa eta argazki galeria dituzue eskuragarri: