Lasterketa Solidarioa - Haztegi Ikastolak Eitb Maratoiarekin bat egingo du
Abenduaren 12an, osteguna, Lasterketa solidarioa ospatuko dugu Haztegi Ikastolan, orain urte batzuk ekindako bideari jarraipena eman asmoz.
Aurten Haztegi Ikastolak EITB Maratoiarekin bat egingo du, “Entzun bihotzari” lelopean. Edizio honetan gaixotasun kardiobaskularretan jarriko du arreta EITB Maratoiak. Hemendik At taldearen "Eskutitza" abestia izango da soinu-banda, eta keinu batean batzeko deia egingo dio gizarteari: gure eskuekin bihotzak osatzea.
Ikasleek korrika eginez adieraziko dute ekimenaren aldeko euren konpromezua eta ahalegina. Era berean, abenduaren 9tik-11ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak bere gelan egongo den kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izango du (borondatea). DBHkoen kasuan tutoreek jasoko dute dirua.
Bildutako dirua Eitb maratoirarako izango da. Gaixotasun kardiobaskularrak pairatzen dituzten pertsonekin bat egin nahi dugu ere eta ikasleekin batera elkartasuna eman nahi diogu. Horregatik lasterketa baino lehen, sentsibilizazio saio bat ere eskainiko zaie ikasleei, lasterketaren asmoak eta Eitb maratoia zertan datzan gertuagotik ezagutzeko.
LASTERKETA, HERRIKO KALEETAN ZEHAR
Herri erdialdean bi zirkuitu izango dira, bata HHkoendako moldatutako eta bestea LH eta DBHkoendako. HHkoek udaletxeari birak emango dizkiete, LH eta DBHkoek, berriz, loradenarainoko ibilbidea osatu beharko dute,
aurreko ibilbideari kale nagusia gehituz. Ikasleek zikloka korrika egingo dute, 10-15 minutuko txandatan.
Lasterketa goizeko 10:00etan hasiko da Euskal Herria Enparantzan.
Guraso eta etxekoei ere noski, lasterketa solidariora gonbidatzen zaituztegu.
LASTERKETA SOLIDARIOAREN JARRAIPENA URTEZ URTE
Haztegi Ikastolaren Lasterketa Solidarioan bildutako dirua Ugandara iritsi zen maiatzean, Daniella Haur Hezkuntza genero berdintasunean sustatzeko proiektura.
Bildutako dirua Hotz Legazpirentzako izan zen eta lasterketa solidarioan lortutako ekarpen ekonomikoa pertsona errefuxiatuen hezkuntza eremuan eragiteko erabili zen. Haztegi Ikastolaren Lasterketa Solidarioan bildutako dirua Ugandara iritsi zen, Daniella Haur Hezkuntza genero berdintasunean sustatzeko proiektura.
Mila esker proiektu honetan azken urteotan bidelagun izan zareten guztioi, Hotz Legazpi, Amigos Solidarios fundazioa, Legazpiko Udala, ikastolako langile, guraso eta ikasleak!