Abenduaren 14ean, Merkatu Txikia ospatuko dugu
Abenduaren 14ean, larunbata, Merkatu Txikia ospatuko dugu.
Ohitura dugunez, bai goizeko eta baita arratsaldeko ekintzetan hainbat mailatako ikasleek parte hartuko dute hainbat eginkizunetan.
Goizeko ekintzen artean trikitilariak eta bertsolariak izango ditugu. Hauetan parte hartu behar dutenek baserritar jantziarekin etortzea komeni da.
Arratsaldean HH, LH1, LH2 eta abesbatza osatzen duten LH6ko ikasleek Gabon Kantak eskainiko dizkigute. Ondoren, Martin Pipasek Olentzerorentzat eskutitzak jasoko ditu.
HH3, HH4, HH5 eta LH1, LH2 eta LH6ko ikasleak:
● Baserritar jantziarekin.
● Arratsaldeko 16:15ean.
● Latxartegiko parkean, ikastolaren aurrealdean.
Egun horretan abestuko dituzten abestien letrak eskuragarri dituzue: MERKATU TXIKI EGUNERAKO ABESTIAK
Egun hau denok gustora igaroko dugulakoan eta zuen partaidetza aurrez eskertuz. Jarraian, egitaraura duzue ikusgai: