Haztegi Ikastolak Eitb Maratoiarekin bat egin du - Bideo grabaketa

Ikastolako ikasle eta langileek bat egin dute EITB maratoiarekin. Horretarako, bideoa grabatzeaz gain, abenduaren 12an, osteguna, Lasterketa solidarioa ospatuko dugu Haztegi Ikastolan, orain urte batzuk ekindako bideari jarraipena eman asmoz.

Aurten Haztegi Ikastolak EITB Maratoiarekin bat egingo du, “Entzun bihotzari” lelopean. Edizio honetan gaixotasun kardiobaskularretan jarriko du arreta EITB Maratoiak. Hemendik At taldearen "Eskutitza" abestia izango da soinu-banda, eta keinu batean batzeko deia egingo dio gizarteari: gure eskuekin bihotzak osatzea.

Ikastolako ikasle zein langileek hartu dute parte grabatutako bideoan. Hona hemen emaitza:

LASTERKETA SOLIDARIOA, HERRIKO KALEETAN ZEHAR

Ikasleek korrika eginez adieraziko dute ekimenaren aldeko euren konpromezua eta ahalegina. Era berean, abenduaren 9tik-11ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak bere gelan egongo den kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izango du (borondatea). DBHkoen kasuan tutoreek jasoko dute dirua.

Bildutako dirua Eitb maratoirarako izango da. Gaixotasun kardiobaskularrak pairatzen dituzten pertsonekin bat egin nahi dugu ere eta ikasleekin batera elkartasuna eman nahi diogu. Horregatik lasterketa baino lehen, sentsibilizazio saio bat ere eskainiko zaie ikasleei, lasterketaren asmoak eta Eitb maratoia zertan datzan gertuagotik ezagutzeko.

Herri erdialdean bi zirkuitu izango dira, bata HHkoendako moldatutako eta bestea LH eta DBHkoendako. HHkoek udaletxeari birak emango dizkiete, LH eta DBHkoek, berriz, loradenarainoko ibilbidea osatu beharko dute,
aurreko ibilbideari kale nagusia gehituz. Ikasleek zikloka korrika egingo dute, 10-15 minutuko txandatan.

Lasterketa goizeko 10:00etan hasiko da Euskal Herria Enparantzan.

Guraso eta etxekoei ere noski, lasterketa solidariora gonbidatzen zaituztegu.

LASTERKETA