Eitb Maratoia 2024 - Lasterketa Solidarioko bideoa ikusgai
Ikastolako ikasle eta langileek bat egin dugu EITB maratoiarekin. Horretarako, bideoa grabatzeaz gain, abenduaren 12an, osteguna, Lasterketa solidarioa ospatu dugu herriko plazan, orain urte batzuk ekindako bideari jarraipena eman asmoz.
Aurten Haztegi Ikastolak EITB Maratoiarekin bat egin du, “Entzun bihotzari” lelopean. Edizio honetan gaixotasun kardiobaskularretan jarri du arreta EITB Maratoiak. Hemendik At taldearen "Eskutitza" abestia izan da soinu-banda, eta keinu batean batzeko deia egin dio gizarteari: gure eskuekin bihotzak osatzea.
Ikasleek korrika eginez adierazi dute ekimenaren aldeko euren konpromezua eta ahalegina. Era berean, abenduaren 9tik-11ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak bere gelan egon den kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izan du (borondatea).
GUZTIRA: 1.188,97€ LORTU DITUGU, BEJOENDEIZUELA!
Bildutako dirua Eitb maratoirarako izan da. Gaixotasun kardiobaskularrak pairatzen dituzten pertsonekin bat egin nahi izan dugu eta ikasleekin batera elkartasuna eman nahi izan diogu. Horregatik lasterketa baino lehen, sentsibilizazio saio bat ere eskaini zaie ikasleei, lasterketaren asmoak eta Eitb maratoia zertan datzan gertuagotik ezagutzeko.