GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!

Gabonak ate joka ditugu eta horrekin batera 2024 urteari amaiera emateko garaia iristear dago. Hausnarketa egiteko momentu egokia da. Atzera begiratu eta arlo pertsonalean lortutakoa eskertu, baloratu eta ospatu dezagun.
 
Giroa argitsua da: kaleetan gabon argiak, zuhaitzak, apaingarriak... 2025 urteari begira, Zeri eman nahi diogu argia? Zer hobetu nahi dugu? Konpromezu, helburu txikiak idatzi, denbora erreferentea jarri eta betetzen hasi. Lorpenak baloratu eta ospatu. 
 
Ulertu eta ekin, ez etsi. 

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Gabonetako Postala 2024