Gabon erronda bertan behera gelditu da

Eguraldi euritsua iragarrita dagoenez, biharko gabon erronda BERTAN BEHERA gelditu da. Hori dela eta, ekitaldia azokan egingo da 12:00etan.

Ohar honen bitartez abenduaren 24ean ospatzen dugun Olentzero erronda bertan behera geratu dela jakinarazi nahi dizuegu.

11:00etan: LH5 eta LH6ko ikasleek Santikutz egoitzara bisita egingo dute, Olentzero, Mari Domingi, Goiz Deia Txistulariekin eta Musika Eskolako Txistulariekin batera. Abestuko dituzten abestiak: Hator Hator, Horra Mari Domingi, Olentzero, Oilarra kanta kantari, Gabon gabon zeta eta Agur Eskerrik asko!

Goizeko 12:00etan, berriz, Azokan ekitaldia egingo da. 11:50ean, ikasleak mailaren arabera 3 gune ezberdinetan elkartu dira:

  • Urbeltz pilotalekuaren azpiko arkupetan: HH3-HH4 eta HH5 urteko ikasleak.
  • Elizako arkupetan: LH1-LH2 eta LH3 mailetako ikasleak.
  • Danborradako lokal azpiko arkupetan: LH4-LH5 eta LH6ko ikasleak.

Edukiera mugatua denez, ikasleak baino ez dira sartuko azokan. Familiak kanpoan itxarongo dute. Ondoren, gune ezberdinetatik azokara gerturatuko dira ikasleak eta maila bakoitza dagokion lekuan jarriko da:

  • HH3-HH4 eta HH5 urteko ikasleak erdian kokatuko dira.
  • LH1-LH2 eta LH3ko ikasleak, Xarpot aldera ematen duen arkutik sartuko dira.
  • LH4-LH5 eta LH6eko ikasleak, Urbeltz aldera ematen duen arkutik sartuko dira.

Mari Domingi eta Olentzeroren hitzak entzun ondoren, abesti pare bat abestuko dituzte eta Goiz Deia txistulari eta Doinua Musika eskolako txistulari eta trikitilarien doinuaz dantzan bukatuko dute. Ekitaldia amaitzen denean, HH3-HH4 eta HH5 urteko ikasleak azokan itxarongo dute eta familiak beraien bila gerturatuko dira. LH1-LH2 eta LH3ko ikasleak, berriz, Elizako arkupera itzuliko dira eta LH4, LH5 eta LH6ko ikasleak, danborradako lokal azpiko arkupetara.

Aldez aurretik, zuen laguntza eskertuz agurtzen zaituztegu.