Haztegi Ikastolako Matrikulazio Kanpaina | 2025 - 2026 Ikasturtea

Aurtengoan aurrematrikulazioa bereziki esanguratsua izango da 2023an jaiotako haurrentzat. Izan ere, batek baino gehiagok emango du 2 urteko gelan eskolaratzeko pausoa.
Zuen seme-alaben bizitzako unerik garrantzitsuenetako bat heltzear dago, bere etorkizunerako oinarriak ezarriko dituen eskolaratze prozesuaren hasiera, hain zuzen ere. Legazpin bertan dauden eskaintzen artean egokiena zeini deritzozuen erabaki baino lehen, horien Hezkuntza Proiektua ezagutzeko aukera izango duzue.
Guztiz garrantzitsutzat jotzen dugu Haztegi Ikastolan haurrari eskaintzen diogun aukera, 2 urtetik 18 urte bitarteko ikasketa guztiak ikastetxe berean egitea ahalbidetuz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Batxilergoa (DBHO) bertan eginez.
 
Bestalde, aipatu beharra dago egungo gizarteari egokitutako heziketa integralarekin dugun erabateko konpromisoa: Hezkuntza proiektu berritzailea, irakasleriaren etengabeko hobekuntza, pedagogia teknika aurrerakoiak, azken teknologia berriak, eleaniztasun goiztiarra... eta hau guztia gure familien konfidantzari esker.
 
Hemendik aurrera ere, gure ibilbide honetan, zuen konfiantza izan nahi genuke. Hau dela eta, hartu behar duzuen erabakiaren garrantzia kontuan izanik gu hobeto ezagutzeko egingo ditugun bileretara gonbidatzen zaituztegu:
 
 - MATRIKULA EPEA: Otsailaren 3tik 14ra.
 - ORDUTEGIA: 08:00 - 13:00 eta 14:30 - 18:00 Ikastolako idazkaritzan.
 - BILERA EGUNAK:
    • Urtarrilak 28, asteartea, 17:30etan (Euskeraz).
    • Urtarrilak 29, asteazkena, 10:00etan (Gazteleraz).
    • Urtarrilak 30, osteguna, 10:00etan (Euskeraz).
    • Urtarrilak 30, osteguna, 17:30etan (Gazteleraz).

Izen-ematea galdetegia betez (ONLINE: Ikus 7. Matrikulazio bilerak atala) edo etxean jasoko duzuen PAPEREAN egin daiteke, ondoren idazkaritzan entregatuz.

 

Epea: Urtarrilaren 9tik 23ra.

Egun hauetan etortzerik ez baduzue edo bestelako hartu-emana nahi izanez gero, 943 73 10 97 telefonora deituta laguntzeko prest aurkituko gaituzue.
 
Laster elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu!
2025 2026 MATRIKULAZIO KARTELA 1 page 0001