Donostiako LILATOIA 2025 - Izen ematea
Aurten ere Donostiako Lilatoian parte hartuko dugu Haztegi Ikastolako talde bezala.
Lilatoia 2025eko otsailaren 23an ospatuko da. 14 urtetik gorako (DBH-3) emakume guztiek (ikasle, irakasle, guraso, herritar…) parte hartzeko aukera izango dute.
Inskripzioa 15€koa izango da, euro solidarioa barne. Euro solidarioarekin lortutako irabaziak ZAPOREAK elkartera bideratuko dira, Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzeko asmoz.
Izen ematea ikastolako mintegi gelan (idazkaritza ondoan) izango da, urtarrilaren 14 eta 16ean arratsaldeko 14:30etatik 18:00etara. Bertan, ordaintzearekin batera, inskripzioa egiteko kodea banatuko
zaizue.
Dortsala jasotzeko data, otsailaren 20a izango dela aurreikusten dugu, arratsaldeko 14:30etatik 18:00ak bitartean.
Informazio gehiago LILATOIko web orrialdean:
Besterik gabe eta animatuko zaretelakoan agurtzen zaituztegu.