Gure Kooperatibako Estatutu Sozialen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera, urtarrilaren 22an izaniko Artezkaritza Kontseiluak Gizarte Ekimeneko Legazpiko Haztegi Ikastola Kooperatiba Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEI egiten du.
- EGUNA: 2025eko otsailaren 18an, asteartea
- ORDUA: arratsaldeko 17:30ean (lehen deialdian) eta, hala badagokio, 18:00etan (bigarren deialdian)
- TOKIA: Legazpiko KULTUR ETXEKO aretoan
- GAI ZERRENDA:
- Lehendakariaren agurra
- Agiria onartzeko bi bazkideren izendapena
- Aurreko batzarreko aktaren onespen-txostenaren irakurketa
- 2023-2024 ikasturteko memoria (Gestio Memoria, balantzea eta galdu irabazien kontuak) eta, hala balegokio, onespena
- Zaintza batzordeko kideen onarpena.
- 2024-2025 ikasturteko Gestio Plana
- Galde-eskariak
OHARRA: Onarpenerako proposamen zehatzak eta gainontzeko agiriak bigarren deialdiarekin batera Batzar aurretik bidaliko zaizkizue. Eta inork kontu-liburuak aztertu nahi baldin baditu, eskuragarri ditu Haztegi Ikastola Koop. Elk.-eko egoitzan.