Emakume iraultzaileak taldearen sorrera!

Ei! (Emakume Iraultzaileak), Haztegi Ikastolako DBHOko hainbat ikaslek aurten sortutako emakume lantaldea da.

Ikasturte hasieran hasi zen proiektua, aurreko zenbait ikasturtetan emandako pausoak jarraituz, gizartea eta kasu honetan, ikastola eraldatzeko nahiarekin. Talde honen helburua ikastolan feminismoa sustatzea eta emakumeen eskubideen aldeko kontzientzia piztea da, ikastola feminista, seguru eta bidezko bat eraikitzeko.

Ikasturte osoan zehar ekintza ezberdinak antolatzen ibili dira aurretik aipatutako horiek lortu nahian eta, martxoaren 8an eta azaroaren 25ean bereziki, ahotsak are gehiago altxatuz.

Etorkizunera begira ere aho gehiago biltzeko esperotan dago taldea, hau aurten buka ez dadin.

Beraz, batu indar honetara eta gora borroka feminista!

Emakume Iraultzaileak