Naturklimara bisita

Gure ikasleek ekintzaile-erabakitzaile ezaugarria etengabe bizitzen dituzten esperientzi desberdinen bidez garatzen ari dira. Eta horretan laguntze aldera, aurreko astean Zubietako Naturklima ezagutzen aritu ziren LH6koak.

Egungo aldaketa klimatikoa gizartearen kezka nagusietako bat izanda eta horren kontzientzia hartzeko helburuarekin, bisitan zehar 6R-ak ezagutu zituzten: berriro diseinatu, gogoeta egin, murriztu, berrerabili, birziklatu eta berreskuratu. Gainera, etxean birziklatzen ditugun hondakinak egiten duten prozesua ikusteko aukera izan zuten.

Horren lanketan sakontzeko, oso dinamikoa eta esanguratsua izan zen tailer bat egin zuten denon artean.

Ondo pasatzeaz gain, egunerokotasunean gure lur planeta zaintzeko aholkuekin bueltatu ziren etxera. Orain, bakoitzak lanketa guzti hori praktikan modu arduratsuan martxan jartzea helburu izango du.

 

IMG 5767IMG 5769IMG 5774IMG 5777IMG 5783IMG 5785IMG 5791