LH6 - Arotz-Eneako Egonaldia

Aurreko astean LH6ko ikasleak Arotz Enean hiru eguneko egonaldia egin zuten. Bertan, naturarekin lotutako hainbat ekintza eta tailer burutu zituzten. Guzti horiekin ikasleek hainbat bereizgarri garatu zituztelarik: euskalduna, barne-sendotasuna duena, erabakitzail-ekintzailea eta kooperatiboa. 

 

Euskalduna: Bertako hezitzaileekin napar euskalkia ezagutu eta komunikatzeko ahalmena garatu zuten, hiztegi berria barneratuz.

Barne-sendotasuna duena: Hiru egonaldia izanik, ikasle bakoitzak bere emozioak kudeatu behar izan zituen egoera desberdinetan, baita bere buruarengan konfiantza erakutsi ere, beti irakasle eta hezitzaileen laguntzarekin, esate baterako, etxetik kanpo gaua pasatzean.

Erabakitzaile-ekintzailea: Kamisetak tindatzerako garaian, ikasle bakoitzak modu erresolutiboan jokatu behar izan zuen bere diseinua erabakitzen eta aurrera eramanez; kamiseta nola lotu momentutik, bukerako diseinurarte.

Kooperatiboa: Herrian zehar egindako pista jolasean esaterako, elkarrekin pista desberdinak aurkitu eta ikurriña topatu behar izan zuten.

Lau bereizgarri hauek pertsona ereduarekin lotuta daude eta gure ikasleek irteera honi esker gehiago garatu ahal izan dituzte. Primerako egunak igaro zituzten!

Mila esker bertako lan taldeari dena posible egiteagatik!

IMG 5987 1

1743750723545.jpg fitxategiaren kopia 11743750723966.jpg fitxategiaren kopia 1