Ikasbidaia DBH 4n

Itzuli dira Pragatik DBH 4ko ikasleak. Urtero bezala, ikasbidaia izan dute apirilaren 5etik 9ra. Hegazkinez joan ziren eta Pav Prague hotelean hartu dute ostatu.

Lehenengo egunean bertako gidari baten laguntzarekin hirian zehar ibilaldia egin zuten gune esanguratsuenak ezagutzeko. Arratsaldez, juduen auzoa (sinagoga garrantzitsuenak, hilerria…) gertutik ezagutzeko aukera izan zuten.

Bigarren egunean, Pragako gaztelua ezagutu zuten barrutik eta, egunari amaiera ezin hobea emateko, iluntzean Karlovy diskoteka bisitatu zuten.

Hurrengo egunean, Terezin kontzentrazio-esparrura egin zuten txangoa. Bertako bi eremuak ezagutu zituzten eta gelan ikasitako hainbat kontu bertatik bertara ezagutzeko parada izan zuten. 

Azken eguna oroigarriak eta erosteko baliatu zuten. Egunotan hainbat tarte izan dituzte libre, Pragako gune garrantzitsuenak ezagutzeaz gain, elkarrekin bizipen ahaztezinak eskuratzeko.

Bueltan nekea somatzen zen aurpegietan  baina zoriona begietan. 

Praga 1 1Praga 2 1