Kultura ondarea 2025

Iaz 1. Batxilergoko ikasle-talde batek eman zuen izena Kultura Ondarea Gazte-sarian. Izena eman eta…irabazi! Hor joan ziren astebete egitera Napolesera.

Lehiaketaren helburua  da “Euskal Kultura Ondarearen forma material zein inmaterialen ezagutzarekin eta balorazioarekin lotuta dauden hezkuntza-jardueraren ekimena, berrikuntza, ekintzailetzarako gaitasuna, sormena eta garapen soziala sustatzea.”

Aurten 2025eko lehiaketan bi taldek eman dute izena. Talde bakoitzak proiektu bat aurkeztu du eta dagoeneko onartu dituzte biak.

 Lehenengoak “Legazpitik Legazpira eta iraganetik etorkizunera” du izenburu eta Patrizio Etxeberriaren figura oinarri hartuta Legazpiren berri ematen du. Bigarrenak “Tradizioa, legazpiarron esentziaren sustrai bizia” izenburupean oilar-jokoaren berri ematen du.

 Lehia gogorra izango da aurten ere baina erraz asko gerta daiteke bi taldeek irabaztea eta elkarrekin joatea Napolesera.

 Youtuben daude bi bideoak ikusgai:

“Legazpitik Legazpira eta iraganetik etorkizunera”

“Tradizioa, legazpiarron esentziaren sustrai bizia

Napoli 0Napoli 1Napoli 2Napoli 3