Elkartrukea: Varsoviako egonaldia
Berriak
Aurreko astean batxilergoko lehenengo mailako ikasleak sei egunez Varsovian izan ziren Elkartruke proiektuaren barruan.
Ongizate emozionalaren eta lan mundurako orientazioaren lanketarekin jarraitu dute, proiektuari amaiera emanez.
Kultura eta hizkuntzari dagozkien aurkezpenak egin dituzte, beraien ametsetako lanbideari buruzko bideoak eta herrialde bakoitzaren hezkuntza sistemaren konparaketa. Horrez gain, ikasle poloniarren eskutik hiria ezagutzeko aukera izan zuten.
Esperientzia benetan aberasgarria izan da bertako familiekin haien kultura eta ohiturak ezagutzeko. Benetan harreman estua sortu da ikasleen artean. Zalantzarik gabe Pertsona Eredua lortze aldera hainbat bereizgarri zein ezaugarri garatzeko aukera izan dute, batik bat barne-sendotasuna duena, kooperatiboa eta erabakitzaile-ekintzailea.



