Eskola Kirola 2025-2026 | Izen-ematea
Berriak
Dakizuen bezala azken ikasturteetan lan-batzorde bat martxan izan da eta Eskola Kirolaren Kontseilua osatu da.
Asteazkenean, irailak 10ean, arratsaldeko 17:00etan, Latxartegiko Aretoan informazio bilera bat egingo da, Urola Garaiko Eskola Kirol kontseiluak orain arte egindako lana eta ikasturte honetan Jolashezi eta Multikirola programetan izango diren aldaketak azaltzeko.
Jarraian doakizuen eskuorrian, aurtengo ESKOLA-KIROLAren inguruko informazioa eta izen-ematearen LINK-a helarazten dizkizugu: ESKOLA KIROLA 2025-2026 IZEN EMATEA
Nahiz eta maiatzean bidalitako eskola kirolari buruzko formularioa bete, ezinbestekoa izango da orain behin betiko izen-emateak burutzea.
IZEN EMATEA: azken eguna irailak 16.
INFORMAZIO BILERA: irailak 10, arratsaldeko 17:00etan, Latxartegi Aretoan.



