TREBA Gurasoak: haurren emozioetan bidelagun, irailaren 24ean Kultur etxean
Berriak
Datorren asteazkenean, irailak 24, 18:00ean hitzaldi bat izango da Kultur etxeko areto nagusian, honako izenburupean: Gure emozioak kudeatzen, seme-alaben bidelagun izateko. Miren Ros izango da hizlaria.
Hitzaldia haurren gurasoei zuzendutakoa da eta TREBA Gurasoak programaren barruan kokatzen da. Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak sustatuta, herriko ikastetxeekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzan.
Saio honetan helduon emozioak ulertzeko eta horiek kudeatzen ikasteko gakoak azalduko dira, gu eredu baikara: gure emozioak kudeatzen ikasten badugu, seme- alabei beraienak kudeatzen laguntzeko moduan izango gara.




