Erreka egunaren 21. edizioa Legazpin - Izen ematea
Tamalez, ibaiek kutsatuta jarraitzen dute, eta eragin zuzena dute ibaiei lotutako ekosistemen biziraupenean, itsas ingurunea barne, galera ekonomiko eta ingurumenekoak eraginez. Legazpik ez du fenomeno horretatik ihes egiten.
Ezinbestekoa da administrazio publikoek eta herritarrek, oro har, elkarlanean jarraitzea espazio horiek babesteko eta lehengoratzeko. Eta esparru horretan kokatzen dugu Erreka Eguna. Gure ingurumena zaintzeko eta sentsibilizatzeko deia da.
Aurtengo erreka eguna, irailaren 27an ospatuko dugu (Izena emateko azken eguna, irailak 23, asteartea).
Beraz, izena emateko epea irekita dago jada. Horretarako hiru aukera dituzue:
- Olamendi eskolan, institutuan eta Haztegi Ikastolan (idazkaritzan).
- Legazpiko udaletxean - Telf: 943 737030
- Legazpiko udalaren webgunean, inprimakia betez: INPRIMAKIA BETE
Ekitaldia goizeko 9:30etan hasiko da eta parte-hartzaileak taldetan banatuko dira. Horietako bakoitzari ibaiaren eremu bat eta garbiketarako behar den materiala esleituko zaizkio. Amaitzean, bildutako guztia pisatuko da, eta zaborra aste betez plazan utziko da, gure ibaira botatzen den zabor guztiaren jakitun izan daitezen. Ekitaldia amaitzeko hamaiketakoa egingo da udaletxearen ondoan, gazta, txorizoa eta edaria dastatzeko.
OHARRAK:
- Zure taldea zein den jakiteko, kontsultatu www.legazpi.eus hilaren 25ean, osteguna.
- Errekaren ertzetik ibiltzeko arropa eta oinetako egokiak ekarri.
- Eskularruak eta zabor-poltsak udalak jarriko ditu.
- Ordezko arropa edo zapatak ekarri nahi badituzu, azokan utzi ahal izango dituzu.
BARRENDIOLAKO ARAZTEGIA
Berrikuntza bezala, Barrendiolako araztegira bisita gidatua antolatu dugu Erreka Egunean ibaiaren garbiketan parte hartzen dutenentzat. Bisita horretan, araztegiko teknikariak urtegiko ura gure etxeetara iritsi aurretik nola arazten den erakutsiko digu.
Bisita doakoa da eta Udalak autobus bat jarriko du araztegira joateko.
Jarraian, aurtengo kartela duzue ikusgai:




