Mugikorraren zentzuzko erabilera eta osasuna saretzen - Izen ematea
ZEOS Programa familientzat, azaroan; Mugikorraren zentzuzko erabilera eta osasuna saretzen formakuntzaren izen ematea urriaren 9tik 23ra izango da.
Urtarrilean Kultur etxean Altxa Burua ekimenarekin lankidetzan, “Mugikorraren eragina osasun mentalean eta emozionalean” hitzaldia izan genuen, Maitane Ormazabal osasun mentalean aditu ezagunaren eskutik.
Hitzaldiaren amaieran egindako balorazioaren emaitzak oso onak izan ziren eta familiek, gustura egoteaz gain, gaian sakontzeko beharra adierazi zuten.
Behar hori asetzeko asmoz, Udaleko Hezkuntza zerbitzuak ZEOS, Mugikorraren Zentzuzko Erabilera eta Osasuna Saretzen programa martxan jarri nahi du, Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano trebatzaileekin. Guztira, 4 saio izango dira, azaroaren 4, 6, 10 eta 12an 18:00etatik 20:00etara Kultur etxean eta honako edukiak landuko dira:
- Mugikorraren auziaren formazio integrala
- Osasun mentalean barrena
- Sare sozialen arrisku- eta erabilera-formazioa
- Nerabezaroan barrena: beldurrak, balioak, autoestimua eta identitate eraikitzearen garrantzia.
Programa honetan parte hartu ahal izateko, izena emateko epea ireki da, urriaren 9tik 23ra, jarraian azaltzen den loturaren bidez: https://www.legazpi.eus/familientzako-tailerrak
Anima zaitez, aukera paregabea da gai honen inguruan elkarrekin hausnartzeko!




