TREBA Gurasoak Tailerra: etorkizunaren aukeraketa, urriaren 16ean Kultur Etxean
Berriak
TREBA Gazteak programekin bat eginez, Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak tailer bat antolatu du bizitzarako trebetasunak lantzeko, 12-17 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat.
Eukene Gontan Aranok, Ekintzailetzan eta Psikologian adituaren eskutik, gurasoei informazioa eta baliabide praktikoak eskaintzea da helburua, etorkizunean seme-alabei lagun diezaieten haiek egin beharreko aukeraketa modu kontziente, positibo eta eraginkorrean egin dezaten.
Tailerra Kultur etxean egingo da urriaren 16an, 18:00etatik 20:00etara.

DBHko 4.mailako eta Batxilergoko 2.mailako ikasleekin Eukenek zer landuko duen bideo honetan ikus daiteke:



