Kultur astea Haur Hezkuntzan

Urrian  zehar Hotz Legazpik eta Legazpiko Udalak antolatu zuten Kulturen astearekin batera, Haztegi ikastolan ekintza ezberdinak burutu genituen, aniztasuna eta elkartasunaren errespetua egunerokoan sustatuz.

Alde batetik, mundu mapa margotu eta inguruan koloretako eskuak kokatuz poster erraldoia burutu genuen. Bestetik, Mendebaldeko Saharako bizimodua nolakoa den ezagutzeko aukera izan genuen hainbat familien eskutik. Bertako ohiturak, janzkera, jolasak, erritualak ezagutzeko aukera paregabea izan zen.

ONGI ETORRI IKASTOLARA mezuarekin batera, famili ezberdinek beraien hizkuntzan ONGI ETORRI idatzi zuten eta giro polita sortu zen Latxartegi eraikineko pasabidean.

HH eta Lehen Hezuntzan ere, Mina ipuina irakurri dugu eta hainbat bideo ere ikusi eta lantzeko aukera izan dugu.

Jarraian, argazkiak ikusgai:

20251016 080703

1760456093209

1760975871917

IMG 20251016 WA0031