Badator “Hitz eta Jolas” egitasmoa! - Neguko katalogoa
Berriak
Hitz eta Jolas egitasmoak euskarazko album ilustratuak, jolas produktuak eta komikiak biltzen ditu, eta helburu nagusia euskaraz jolasteko eta irakurtzeko plazerra sustatzea da.
Eskaintza osoa jasotzen duen katalogoa ere prestatu dugu eta berau aurkezteko bideo pilula bat ere bai. Hemen dituzue eskuragarri:
HITZ ETA JOLAS - NEGUKO KATALOGOA
Aurten ahalegin berezia egin nahi dugu ikastoletan eta bereziki familiekin, eta horretarako eskaera bide ezberdinak prestatu ditugu.
Alde batetik, beti erabili izan ditugun ohiko bideak: Elkar dendak, supermerkatu handiak eta herrietako beste jostailu dendak dira. Berrikuntza moduan, Durangoko azokan materiala jasotzeko aukera izango duzue. Eskaera aldez aurretik edo egunean bertan egiteko aukera izango duzue.
DA! Durangoko azokan jasotzeko aukera.
- Eskaera egiteko galdetegi hau bete: GALDETEGIA BETE
- Abenduaren 5etik 8ra DA! Durangoko azokako Artekale 64 IKASTOLAK stand-ean jasoko litzateke.
- Ordainketa ere bertan egingo da.
- Eskaintza honetan pack edo sorta ezberdinak eskuratzeko aukera dago.
- Aukera hau erabiltzen duenak OPARI bat jasoko du eskaerarekin batera.
- Familiek eskaerak egiteko epea azaroaren 26 arte izango dute.
- Eskatzailarekin harremanetan jarriko gara jasoketa eguna zehazteko.
- Jasoketa egunean Artekale 64 IKASTOLAK Stand-etik pasa eskaera jaso eta ordaintzera.




