Negulekuak Proiektua 2025 - Abenduko eskaintza
NEGULEKUAK proiektua Ikastolen Elkarteko Zirimola Aisialdi Taldeak gabonetako oporretan udaleku irekien formatoan egiten duen eskaintza da. Aisialdi hezitzailea eskainiz, jolasaren bitartez euskararen arnasgune izateko garatutako egitasmo hau ikastolan bertan gauzatzen da 9:00-13:00 ordutegian 3 urtetik 9 urtera bitarteko haurrekin.
Negulekuak bezalako proiektuen bitartez, ikastoletako proiektu hezitzaileari jarraipena emateaz gain, egungo familien kontziliazio-premiari erantzun nahi da. Izan ere, haurrentzat ez ezik, guraso eta familientzako zerbitzuak ere badira gure egitasmoak. Negulekuen programa aisialdi hezitzailearen printzipio eta balioetan oinarrituta dago, eta euskara ardatz hartuta, parte hartzen duten haurrentzat jarduera erakargarri eta gozagarriak eskaintzen ditu.
Horretarako, lanabesak jolasa, esperimentazioa, harreman osasuntsuak, esplorazioa eta euskara izango dira; hain justu, haurren hazkunde eta garapen osoan duten garrantzia zein den badakigulako.
Programazioa HH zein LHko taldeetako familia eta haurren beharretan oinarrituta garatu da. Hots, proposamena parte hartzen duten haurren adin-tarte bakoitzari egokituta dago, horien familiak aintzat hartuta, guztiak ere, euskaraz jolasean, zoriontsu eta seguru senti daitezen.
HAZTEGI - NEGULEKUAK ESKUORRIA
HELBURUAK:
- Haurren artean euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea.
- Haurren behar fisiko eta emozionalei erantzuten dien proposamen ludikoa eskaintzea.
- Inolako bazterketarik gabe parte hartzen duten haur guztientzako aisialdi inklusibo eta hezitzailea eskaintzea.
- Partaide guztiok ikastolan gustura eta zoriontsu bizitzeko oinarriak finkatzea, eguneroko bizikidetza ohiturak landuz.
- Haur eta familiei konfiantzazko eta ziurtasunezko guneak eskaintzea.
- Aipatutako helburuak landuz, hainbat balio ezberdin ere landuko dira, jolasari eta emozioen adierazpenei dagozkienak: laguntasuna, elkarlana, enpatia, aukera berdintasuna …
Helburu horien lorpenerako metodoa jolasa da, eta hezitzaileak dira bidaide. Egunero, euskara biziko dute, bai gorputza, alde kognitiboa, emozionala, nortasuna eta soziala erabiliz.
NOIZ:
-
1. Txanda: Abenduak 22 eta 23
-
2. Txanda: Abenduak 29 eta 30
NORENTZAT:
Ziklo bakoitzerako proposamen desberdina egingo da, haurren garapenari egokitutakoa.
-
HH: 3-5 urte
-
LH 1etik 3ra: 6-9 urte
ORDUTEGIA: 09:00 – 13:00
TALDEKATZEAK: Taldea ateratzeko gutxieneko kopurua 8 pertsonakoa izango da.
PREZIOA: Prezioa ikasle bakoitzeko: 30€ (1. txanda) / 30€ (2. txanda)
IZEN-EMATEA: Izen-ematea bideratzeko epea: abenduaren 9ra arte (Izen-ematea). Data horretatik aurrera ematen diren bajak kobratu egingo dira.



