Hondakinen prebentziorako Europako astean parte hartzen ari gara

Aurten, Haztegi Ikastolak ere Hondakinen Prebentziorako Europako Astean (EWWR 2025) hartuko du parte, azaroaren 22tik 30era ospatuko den ekimenean, hain zuzen ere.

Hondakinen sorrera gutxitzea, berrerabilera sustatzea eta elkartasuna lantzea da gure ikasleen artean bultzatzen den helburua.

Ekimenen artean honako hauek nabarmentzen dira:

  • Janari galerak ekiditeko kartelak sortu dituzte LH​ 4ko ikasleek, eta ikastetxe osoan zehar jarri dira, guztion artean elikagaien xahuketa murrizteko.​

agenda30

  • Ikasle hauek Tolosara ibilaldia egingo dute abenduaren 4an, Topicen Irizarreko material soberakinekin txotxongiloak sortzera, berrerabilpena eta sormena uztartuz.​ Txontxongiloak egiteko eskulan honetan taula honetan adierazten diren CO2 isurketa kopuru hauek aurreztuko dira.

1

  • Azkenik, urtero bezala abenduaren 20an Merkatu txikia antolatuko da, bertan, berrerabilpena bultzatuz, izan ere, jostailuak, jolasak eta liburuak bildu eta erabilera berri bat emango zaie. Gauzei bigarren bizitza bat ematea eta elkartasuna sustatzea da helburu.
Ekintza hauekin, Haztegik ekonomia zirkularraren balioak eta ingurumenarekiko ardura gure eguneroko bizitzan txertatu nahi ditu.